Gizon bat ikertzen ari dira bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita

Azkoitian gizon bat ikertzen ari dira bi adingabe musukatzeagatik. Udalak eta Itaiak gaitzetsi egin dute erasoa.

Itaiak uztailaren hasieran egin zuen kontzentrazio bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ITAIA
Itaiak uztailaren hasieran egin zuen kontzentrazio bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ITAIA
2026ko uztailaren 17a
10:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Azkoitian (Gipuzkoa), bi adingaberen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Poliziaren arabera, gizonak bi neska adingaberi aurpegian musuak eman zizkien astearte gauean, haien baimenik gabe. 

Azkoitiko Udalak «gaitzespenik irmoena» adierazi du gertakarien inguruan, ohar instituzional baten bidez. Jakinarazi duenez, udala jarria da harremanetan erasoa salatu duten adingabeekin eta familiekin, «babesa eta elkartasuna helarazteko eta udal baliabideak haien eskura jartzeko». Oharrean dei egin dute «inolaz ere ez onartzeko jokabide matxistarik».

Halaber, udalak halako kasuetarako duen protokoloa aktibatu du, eta Ana Azkoitia alkateak Bozeramaile Batzordera deitu du informazioa helarazteko eta gertakariak aztertzeko. Batzordeak «aho batez» adostu du gaitzespen adierazpena.

Itaiak ere erasoa salatu zuen atzo arratsaldean. Herriko zenbait txoko hartu zituen «kaleak hartzeko unea dela» aldarrikatzeko, eta matxismoari aurre egingo dion antolakuntza politikoaren beharra nabarmentzeko. Eragilearen esanetan, «ezinbestekoa da halako egoera matxistak desnormalizatzea eta horien aurka antolatzea».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA