Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO.Larrialdi zerbitzuek gizon baten hilotza aurkitu zuten atzo arratsean Bilbon, itsasadarrean. Arratsaldean uretara jausitako gizon batena da gorpua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Arriaga antzokiaren inguruan erori zen uretara gizona. Gertatuaren berri izanda, haren bila hasi ziren ertzainak eta suhiltzaileak. Ordubeteren buruan atera zuten urpetik. Gizona hilotz zen ordurako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.