Gizonezko baten gorpua agertu da gaur goizean, Trapagarango Granada errekan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:30 aldera aurkitu dute hilotza, eta ez zuen indarkeria zantzurik; hedabide batzuen arabera, zubi batean azpian zegoen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta gizonaren gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egiteko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian
Eusko Jaurlaritzaren arabera, hilotzak ez du indarkeria zantzurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu