Gizon baten gorpua aurkitu dute Zaratamon

Errepide bazterrean agertu da, pabiloi abandonatu batzuen ondoan.

Ertzain batzuk, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Ertzain batzuk, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
jakes goikoetxea
2026ko maiatzaren 4a
09:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean Zaratamon (Bizkaia), Arkotxa auzoko errepide baten bazterrean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du hildakoa identifikatzeko eta gizona zergatik hil den argitzeko.

16:30ean aurkitu zuten gorpua, Txomin Egileor errepide bazterrean, industria pabiloi abandonatu batzuen inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Herritar batek aurkitu zuen. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egitera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA