emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, neska-laguna jo duelakoan

2009ko martxoaren 21a
12:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak gaur 39 urteko gizonezko bat atzeman du Donostian, neska-laguna jo egin duelako ustez. Emakumezkoa hiriko erietxe batera eraman behar izan dute; aurpegian, lepoan eta eskumuturretan kolpeak zeuzkan.

Goizeko bostak aldera izan da gertaera, Amara auzoan. Bizilagun batek abisatuta joan dira hara ertzainak. Gizonezkoa han zen eta atxilotu egin dute.

Emakumeak poliziei esan die lehen ere jo izan duela mutil-lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.