Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Errenterian, ustez bikotekidea jotzeagatik

Gasteizen ere gizonezko bat atzeman dute, bikotekide ohia mehatxatu duelakoan.

2007ko apirilaren 24a
13:33
Entzun
Ertzainek 24 urteko gizonezko bat (JA.S.C.) atxilotu dute bart Errenterian (Gipuzkoa), bikotekidea jo duelakoan. Beraun auzoan izan da ustezko erasoa, goizeko seiretan.

Ertzainen arabera, gizonezkoak emakumezkoari muturrekoa eman dio, baita hainbat ostikada ere. Ertzainak hara joan direnean, biktima odoletan ikusi dute eta anbulantzia bati deitu diote. Gizonezkoa, berriz, atxilotu egin dute.

Gasteizen beste gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak, ustez bikotekide ohia mehatxatu egin duelako. Atzo arratsaldean atxilotu zuten, biktimak abisua eman ondoren. Heriotz mehatxuak egin zizkiola esan zuen emakumezkoak, eta ez zela lehen aldia.

Gizonezkoa une hartan ez zegoen bertan, baina laster atxilotu zuten, Parte Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.