Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, adin gabeko neska bati sexu abusuak eragin dizkiolakoan

2008ko urtarrilaren 9a
16:07
Entzun
Ertzainek bart 27 urteko gizonezko bat -A.Y.- atzeman dute, Gasteizen adin gabeko neska bati ustez sexu abusuak eragin dizkiolako. Atxilotua neska harekin eta beste hainbat lagunekin batera bizi da etxean, eta neska bakarrik zegoela baliatu zuen ustezko abusuak egiteko.

Atzo gauean emakumezko bat eta 15 urteko alaba Ertzaintzaren Gasteizko egoitza batera joan ziren, goiz horretan bertan jazotako gertakari bat salatzeko. Salaketan jasotzen denez, Alde Zaharreko etxebizitza batean bizi dira, familiakoekin eta beste hainbat lagunekin batera. Antza denez, atzo goizean bi emakumezkoak euren logelan zeuden eta ama une batez irten egin zen. Orduan, apopiloetako bat logelan sartu zen eta adin gabekoari hainbat ukitu egin eta musu eman zion. Neska erasotzailea gainetik kentzen saiatu zen eta ama, alabaren oihuak entzunda, logelara itzuli zen, gizonezkoari egindakoa aurpegiratu zion eta logelatik kanporatu egin zuen.

Salaketa jarri eta gero, ertzainak etxebizitza horretara joan dira bart eta gizonezkoa atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.