Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere emaztea jo duelakoan

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, emaztea jo zuelakoan. Bien etxean eztabaida izan zutela dio Ertzaintzak, eta eztabaida horretan jo zuela gizonezkoak emakumezkoa. Bikotearen bizilagunek deitu zioten Ertzaintzari, emakumearen garrasiak entzundakoan. Ertzaintzak emakumearekin hitz egin zuen, eta gizonak jo egin zuela baieztatu ondoren, hura atxilotu zuten.

2004ko abenduaren 9a
13:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Bikotearen etxean bertan atxilotu zuten emakumearen senarra, atzo eguerdian. San Prudentzio kalean gertatu zen, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.