Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Udaltzaingoak ibilgailu baten barruan aurkitu du emakumea, aurpegia odoletan zuela. Gizonak ihes egin du, baina handik gutxira atxilotu dute.

Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
edurne begiristain
2026ko irailaren 23a
12:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, udaltzainek 50 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean San Kristobal auzoan, indarkeria matxista leporatuta. Gertaerak 02:30ak aldera izan dira, Iruña-Veleia kalean. Udaltzainek abisu bat jaso dute esanez ibilgailu baten barruan emakume bat larrituta zegoela. Emakumea bakarrik aurkitu dute autoaren barruan, aurpegian odola zerion zauri bat zuela. Andrazkoak esan die bikotekideak eraso egin diola eta ihes egin duela gero.

Biktima artatu eta osasun zentro batera eraman dute. Bien bitartean, udaltzainek gizona aurkitu eta atxilotu egin dute, indarkeria matxistarekin lotutako lesio delitu bat egotzita.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA