Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jotzea egotzita

Bilbon beste bat atzeman dute, urruntze agindua hausteagatik.

2008ko azaroaren 4a
14:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko udaltzainek 38 urteko gizonezko bat -H.N.- atxilotu zuten atzo, emaztea jo egin zuelakoan. Gertakaria goizeko hamaiketan izan zen, udaltzainen arabera, bikotearen etxean.

Bizilagun batek eman zien abisua hara joateko. Udaltzainak hara iritsi zirenean gizonezkoa falta zen, baina ondoren auto batean topatu zuten.

Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan zuten, arta zezaten.

Bilboko udaltzainek atzo beste gizonezko bat atzeman zuten -22 urtekoa, M.A.K.-, neska-lagunarekiko epaileak jarritako urruntze agindua haustea egotzita. San Francisco kalean atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.