Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Orion (Gipuzkoa), eta taberna bateko bezeroei mehatxu egin die arma zorrotz batekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Erasoa bart goizaldean gertatu da, 04:30 inguruan, eta gizona atxilotu egin dute.
EFE albiste agentziaren arabera, gizonak jokabide erasokorra izan du taberna barruan zegoela, eta labana bat atera du, ondoan zituen tabernako bezeroei eraso egitearekin mehatxu eginez. Ertzaintzak atxilotuta eraman du gizona. Segurtasun Sailak ez du gertakarien xehetasunik eman, baina baieztatu du gizonezkoa haren bikotekideari eraso egiteagatik ere atxilotu dutela.