Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Urraulbeitin, bikotekide ohia mehatxatu egin duelakoan

Igandean beste bi atzeman zituzten foruzainek.

2008ko irailaren 17a
12:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako foruzainek 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Urraulbeitin, bikotekide ohia ustez mehatxatu egin zuelako. Foruzainek esan dutenez, 30 zentimetroko labana batekin mehatxatu zuen emakumea. Ez zion eraso fisikorik egin. Gizonezkoa Zaragozakoa (Espainia) da.

Foruzainek igandean Baztango gizonezko atzeman zuten, bikotekide izandakoarekiko daukan urruntze agindua hautsi egin zuela leporatuta.

Lizarran 43 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuten igandean, bikotekide ohiari tratu txar psikologikoak eragin dizkiolakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.