Gizartea

Gizonezko bat helikopteroz erreskatatu dute Donostiako mendi batean

2009ko martxoaren 19a
17:59
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ertzaintzak gaur arratsaldean 36 urteko gizonezko bat helikoptero bidez erreskatatu behar izan du Donostiako mendi batean: Ulian.

14:30ak aldera Zurriola hondartza aldetik Uliara igo da gizonezkoa, baina gerora SOS Deiak-era deitu du, ez gora ez behera ezin zuela egin esanez.

Ertzaintza joan da hara eta gizonezkoa Zurriolako aparkalekura helikopteroz jaitsi du.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA