Gizonezko bat hil da Okondon, zihoan traktorea irauli zaionean
OKONDO. Nekazari bat hil zen atzo arratsaldean Okondon (Araba), traktorearekin ezbeharra izanda. 17:00ak aurretik izan zuen istripua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez. Nola ez dakitela, gizona zihoan traktorea irauli egin zen, eta itzulipurdika joan zen. Lekuan bertan hil zen nekazaria, larrialdi zerbitzuak iristerako.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu