Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko batek emaztea hil du Orkoienen, eta ondoren bere buruaz beste egin du

37 urteko gizonezko batek adin bereko emaztea hil zuen atzo arratsean Orkoienen (Nafarroa), eta ondoren bere burua urkatu zuen. Nafarroako Foruzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, biak bizi ziren etxean gertatu ziren hilketa zein suizidioa. Halaber, gizonezkoak emaztea kolpeka hil zuela uste dute. Orkoienen jaietan dira, eta gaur arratsaldeko seietan etenaldia egingo dute hilketa gaitzesteko. Halaber, Udalak gaitzespen agiria plazaratu du.

2005eko ekainaren 25a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Ikerketako iturrien arabera, Fredy Asprillak behin eta berriz kolpatu zuen Argelis Romero emaztea, traumatismo kraneoentzefalikoa eragin eta hil zen arte, bien etxean. Ondoren, bere burua urkatu zuen trastelekuan.

Bizilagun batek eman zion abisua SOS Nafarroari gertakari larriaz jabetu ondoren. Foruzaingoak hartu du ikerketaren ardura, eta hildako biek autopsia egin zain daude jazotakoaren berri zehatzago izateko.

Senar-emazteek adingabeko seme bat zuten, baina hura Kolonbian bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.