Gizonezko baten hilotza atera dute Bilboko itsasadarretik

Herritar batek eman du abisua, 10:30 aldera. Larrialdi zerbitzuek eta suhiltzaileek atera dute gorpua uretatik, Uribitarte pasealekuaren parean.

Bizkaiko itsasadarraren artxiboko irudi bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Bizkaiko itsasadarraren artxiboko irudi bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
kristina martin
2026ko otsailaren 7a
16:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Larrialdi zerbitzuek 59 urteko gizon baten gorpua erreskatatu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean. 10:30 aldera, herritar batek gorpua ikusi du uretan, Uribitarte pasealekutik, eta abisua eman du. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu, eta hildakoa uretatik atera dute. Hilotza anatomia forentseko institutura eraman dute, autopsia egiteko eta gizona zergatik hil den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!