GKSko hainbat gazte Gasteizko etxe batera sartu dira, emantzipatzeko eskubidea aldarrikatzeko

Ertzaintzak atarian elkartutakoen kontra jo du, eta lagun bat atxilotu, baina etxe barruan daude oraindik. Aurrez, manifestazioa egin dute.

Gasteizko Alde Zaharrean hartutako etxea, bart. GEDAR
Gasteizko Alde Zaharrean hartutako etxea, bart. GEDAR
Paulo Ostolaza.
2024ko martxoaren 31
10:00
Entzun

«Emantzipatzeko ezintasunaren aurka», manifestazio jendetsua egin zuen atzo GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak Gasteizen. Amaitutakoan, zenbait gazte hiriko Alde Zaharreko etxebizitza huts batera sartu ziren.

Handik pare bat pankarta eskegi zituzten, «politikarien promes faltsuen aurrean, emantzipatzeko eskubidea borrokatu» ziotenak, eta adierazi zuten etxebizitza negozio iturri den bitartean hauteskunde kanpainan egiten diren «promes faltsuek» ez dutela balio.

Ertzaintzak gauean jo du etxebizitzaren kanpoaldean elkartutakoen aurka: borra kolpeka saiatu da atarian zeudenak sakabanatzen, eta haiei babesa ematera gerturatutakoen kontra ere oldartu da. Lagun bat atxilotu dute, zauritu ugari izan dira, baina gazteek etxebizitzaren barruan segitzen dute.

Manifestazioa 

Arratsaldean, Emantzipazio ezintasunaren aurka borrokatu! Enpresariak eta politikariak errudun! lelopean mobilizatu ziren hiriko kaleetan. Amaieran, esan zuten «ahalik eta gazte gehienen kontzientzia politikoa piztu eta etxebizitza unibertsalaren aldeko indarrak batu» behar direla, eta egoera larria dela: «Baina larria langileriarentzat, ez etxebizitzaren auzitik negozioa egiten dutenentzat; horiek dira gazteon emantzipazio ezintasunaren errudun nagusiak».

GKSk deitutako manifestazioa Gasteizen, atzo arratsaldean.
GKSk deitutako manifestazioa, Gasteizen, atzo arratsaldean. GEDAR
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.