Gobernu talde berrituan, Miranda, Sanchez de Muniain eta Verak karguak pilatu dituzte

2012ko ekainaren 15a
18:17
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuan ziren PSNko hiru kideek exekutiboa utzi ostean, honela geratu da taldea:

- Yolanda Barcina. Lehendakaria.

- Alvaro Miranda. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Eta PSNko Ana Astizen  Azpiegitura, Garraio, Telekomunikazio, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendua hartu ditu.

- Jose Iribas. Hezkuntza kontseilaria.

- Juan Luis Sanchez de Muniain. Bozeramailea eta Turismo eta Kultura kontseilaria. Eta PSNko Roberto Jimenezen Lehendakariordetza, Justizia, Barne eta Tokiko Administrazioa hartu ditu.

- Marta Vera. Osasun kontseilaria. Eta PSNko Elena Torresen Gizarte Politikak, Gazteria eta Kirola hartu ditu.

- Lourdes Goikoetxea. Berrikuntza eta Landa Garapenerako kontseilaria.

Guztiak UPNko kideak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.