«Gogoeta» egin behar dutela esan du Alonsok
BILBO. EAEko PPren presidente Alfonso Alonsok atzo esan zuen PPk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lortutako emaitzak «txarrak» izan direla, Espainiako PPren «dinamikak» eragin diela eta «gogoeta» egin beharrean daudela. Amaya Fernandez idazkari nagusiak, aldiz, Pablo Casadoren balizko dimisioaz galdetuta, esan zuen ez dela «unea» eztabaida hori irekitzeko: «Irtenbideak behar dira, ez arazoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu