Gonzalo Moliner Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak gaur Bilbon esan duenez, kaleratzeak saihesteko aterabideetan "ezin da atzerapenik izan alor legegilean ardura dutenen aldetik". Bilbon izan da Moliner, Komunikazioari eta Justiari buruzko 8. topaketetan.
Jardunaldien inaugurazio hitzaldia egin du, eta bertan elkartasuna azaldu die Amaia Egañaren senideei. Etxetik kaleratzera zihoazela, bere buruaz beste egin zuen Egañak ostiralean Barakaldon. Botere judizialak halako kasuetan duen "sentiberatasuna" nabarmendu du Molinerrek. Halere, uste du Espainiako Gobernua onartzekoa den neurriak ez duela atzeraeraginik izango.