Koronabirusa

Gora egin dute hildakoen eta kutsatuen datuek

2020ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Azkeneko orduetan, apur bat okerrera egin dute COVID-19aren datuek Hego Euskal Herrian; gaixorik zeuden hamalau lagun zendu dira bezperan, hildakoak bederatzi izan ziren, eta 367 kutsatze berri egon dira bezperan, 284 izan ziren positibo berriak. Orotara, pandemia hasi zenetik, 1.946 lagun dira orain arte hildakoak, eta 25.990 kutsatu direnak. Sendatu direnen kopuruak, berriz, gora egiten du etenik gabe: jadanik 18.357 dira sendagiria jaso duten herritarrak.

Herrialdeka, Bizkaian dituzte daturik okerrenak: 10.218 lagun kutsatu dira, eta 806 hil. Han daude ospitaleratu gehien ere: 263. Nafarroan 139 pertsona daude erietxean, 85 Araban eta 72 Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.