Atzo, alerta zabaldu zuten, eta jendeak erantzun du. Gora Iruñeak osatu ditu Jai Gunea sanferminetan zabalik izateko behar zituen txandak, eta muntaketa amaitzen denean prest izango da bederatzi egunez martxan egoteko.
Azken prestaketak egiten dabiltza Runako parkean Jai Gunea martxan jartzeko. Hala ere, sare sozialen bitartez zabaldutako mezu batekin ohartarazi zuten atzo arriskuan egon zitekeela gunearen irekitzea egun batzuetan. Izan ere, "ez zegoen jende aski" uztailaren 6, 12, 13 eta 14ko egunetan "gunea ireki eta aurrera ateratzeko".
Gaur, ordea, Info7 irratian jakinarazi dute atzoko deiaren ostean osatu direla txandak, eta atzo iragarri zuten moduan ez dutela Jai Gunea itxi beharko. Txandetan parte hartzeko, ondoko posta elektroniko helbidea eman zuten: [email protected].