Goreneko 61eko Salak bilera du gaur 'herriko tabernen' ondasunen likidazioaz

Batasuna 2003an legez kanpo jo zuen epaiaren gauzatzearekin dauka lotura. Iazko urrian segurtasun indarrek miaketa ugari egin zuten.

2007ko apirilaren 17a
11:43
Entzun
Batasuna 2003ko martxoan legez kanpo jo zuen sententziaren gauzatzearekin segituz, Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak gaur bilera dauka ondasunen likidazio prozesuaz. Iazko urrian ere egin zuen bilera, eta ondoren hainbat eta hainbat herriko tabernatan sartu ziren segurtasun indarrak, "ondasunen inbentarioa" egitera, Batasunarekin lotura dutelakoan; kultur elkarte batzuetara ere sartu ziren arrazoi berarekin.

Miaketen ondotik, Azuitegi Goreneko 61eko Salak Audientzia Nazionaleko Fiskaltzari dokumentazio ugari eman zion, eta Ministerio Publikoak kasua aztertzen segitzen du.

Defentsak dioenez, oraindik ez da helegiteak aurkezteko fasea bukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.