Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian

Bainua hartzen ari zen herritar talde batek eman zuen abisua. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den.

Gaztea bilatzeko lanak, gaur arratsaldean, Allozko urtegian. GUARDIA ZIBILA
Duela bi aste 17 urteko gazte bat hil zen, itota, Allozko urtegian. GUARDIA ZIBILA
aitor biain
2025eko abuztuaren 25a
10:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko 51 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Nagoreko urtegian, Nafarroan. Bainua hartzen ari ziren herritar batzuek ikusi zuten gizona, ahoz behera, aisialdirako ontzi baten ondoan, eta haiek eman zuten abisua. SOS Nafarroak 16:17an jaso zuen deia, eta berehala jarri zuten martxan erreskate plana. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren, anbulantzia eta helikopteroa tartean, baina ezin izan zioten bizia salbatu. 

Hilotza Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, eta bertan egingo diote autopsia. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Uda honetan lau pertsona hil dira itota Nafarroan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.