Zenbait gorpuzki agertu dira Belaguako aterpetxearen inguruan (Nafarroa). Diario de Navarra-k jakinarazi duenez, itxuraz, urteak zeramatzaten bertan, eta litekeena da etxegabe batenak izatea. Gorpuzkiak mendian paseoan zebilen bikote batek aurkitu zituen, iragan asteazkenean.
Gorpuzkiak baso batean zeuden, eta haien ondoan, baita mendiko materiala ere: kamiseta bat, bota bat, motxila... Mendizaleek aurkikuntzaren berri eman zutenean, larrialdi zerbitzuak bertara joan ziren. Ikerketa zabalik dago.