17. Korrika. Furgonetatik

Gorrak ere euskalakari

Ibai Maruri Bilbao.
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Etxean, ikastolan edo euskaltegian senitarteko edo irakasleei entzunez ikasi dugu euskaldunok gure hizkuntza. Baina badira inoiz euskararen hotsak entzun gabe hitz egiteko gai diren euskalakariak: gorrak. Nahita edo nahi gabe, hala ohartarazi zigun atzo Ainhoa Moiuak.

Zea Maysen Negua joan da ta kantuaren bideoklipagatik ezagun egin den hezitzailea Seguran bizi da, eta Korrika herritik igaro zenean lasterka egin zuen. Furgonetara igoarazi zuten, eta Estik mikrofonotik oihukatutakoa berak gor-mutuen hizkuntzan esaten zuen. Urduri zegoela zioen, eta dardarka. Azkenean, Negua joan da ta ere kantatu zigun. Oraingoz, malko gehien ikusi dudan unea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.