Gotzone Sagarduik Gasteizko Vithas ospitale pribatuko mediku zuzendari izateari utzi dio

Iaz izendatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izateari utzi eta hilabete gutxira.

Gotzone Sagardui Eusko Legebiltzarrean, 2023an. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Gotzone Sagardui Eusko Legebiltzarrean, 2023an. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Julen Urrestarazu
2026ko martxoaren 3a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia jada ez da Gasteizko Vithas ospitale pribatuko mediku zuzendaria, BERRIAk baieztatu duenez. Vithaseko zuzendaritzak, ordea, ez du albistea «baieztatu, ezta ezeztatu ere». Norte Expres hedabide digitalak aurreratu zuen albistea.

Iaz izendatu zuten Sagardui Vithas ospitaleko mediku zuzendari, Osasun sailburu izateari utzi eta hilabete gutxira. Izendapenak harrabotsa eragin zuen; legearen arabera, goi kargudunek bi urteko epea dute sektore pribatura itzultzeko harreman zuzena izan badute enpresa, sozietate edota erakunde pribatu horiekin. Eusko Jaurlaritzak, ordea, baimena eman zion Sagarduiri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.