GRADUEN PROZEDURA

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Hona hemen euskal presoek graduz aldatzeko egin behar duten prozesuaz hainbat jakingarri.
Nork proposatzen ditu gradu aldaketak? Espetxe bakoitzeko Tratamendu Batzordeak egiten du proposamena: hiru hilean behin berrikusten du lehen graduan dauden presoen egoera, eta gradu berean mantentzeko edo aldatzeko eskatzen du. Espetxe bakoitzeko zuzendaritzaren menpe daude batzordeok.
Zer gertatzen da Tratamendu Batzordeak graduz aldatzeko proposamena egiten badu? Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak berretsi egin behar du gradu aldaketa. Onartzen badu, graduz aldatuko da presoa; uko egiten badio, ez. Espainiako Barne Ministerioaren menpe dago erakundea.
Eta Espetxe Erakundeek onartzen ez badute? Helegitea jar dezake presoak, Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralean. Espainiako Auzitegi Nazionalaren barneko epaitegia da.
Eta epaitegiak ere onartzen ez badu? Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor salako lehen aretoan jar daiteke helegitea.
Non oztopatu ohi da prozedura? Eskaileraren edozein mailatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.