Greba egiten ari dira Gipuzkoako zahar etxeetan, «egoera desblokeatzeko»

ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia. Protesta egin dute Donostiako Adegiren, Garenen, Matiaren eta Larenekoren aurrean.

Gau goizean egindako protesta bat, Donostian. ELA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko maiatzaren 20a
14:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gipuzkoako zahar etxeetako langileak greba egiten ari dira gaur, ELA eta LAB sindikatuek deituta. ELAk adierazi duenez, 249 greba egin dituzte gaurkoarekin. Protesta gisa, elkarretaratzea egin dute Donostiako Adegiren, Garenen, Matiaren eta Larenekoren aurrean. Gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izan arren, elkarretaratze «jendetsuak» egin dituztela ziurtatu du ELAk.

Langileak patronalei nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari mintzatu zaizkie, ELAk azaldu duenez. Patronalei galdegin diete irtenbide bat emateko bi urteko «blokeoari»; Foru Aldundiari, berriz, «beste aldera begiratzeari uzteko» eta langileekin biltzeko eskatu diote. Ildo horretatik, adierazpenak egin ditu Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Euskadi Irratian: «Guk badugu proposamena zahar etxeen gatazka konpontzeko, baina Markel Olanok —Gipuzkoako ahaldun nagusiak— ez du entzun nahi».

Greba dinamikak ez du etenik izango, eta ELAk beste deialdi bat egina du ekainaren 14rako. 250. greba eguna izaki, ekitaldia eta protestak egingo dituzte Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.