Giza eskubideak

Guantanamoko tratua torturekin parekatu du NBEk

NBE Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak Guantanamoko (Kuba) atxiloketa eremua ixteko eskatu die AEBei. Areago, Guantanamon erabiltzen dituzten "galdeketa teknikak" tortura direla adierazi du.

2006ko maiatzaren 19a
16:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskaera horiek gaur helarazi dizkio NBEk George Bushen Gobernuari. Hain justu, Nazioarteko Torturen Kontrako Hitzarmena betetzen duela frogatzeko Etxe Zuriak igorritak txostena aztertu, eta haren erantzun gisa egin dizkio gomendio horiek. Besteak beste, "galdeketa tekniken" barruan presoei bainera egiten dietela, bilurrak oso estu lotzen dizkietela, eta txakurrekin beldurtzen dituztela frogatu bide du NBEk, eta praktika horiek guztiak debekatzeko eskatu du.

Era berean, bere legediaren pean dituzten preso guztiak identifikatzeko galdegin dio, hartara tortura galarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.