Gizartea

Guardia Zibilak altsasuko gazte bati 600 euroko isuna jarri diola salatu dute

Altsasuko isun taldeak salatu duenez, joan den larunbatean, herriko gazte bat etxerantz zihoala geldiarazi zuen Guardia Zibilak, atxilotzeko mehatxu egin, eta 600 euroko isuna jarri zion.

Guardia Zibila, Altsasun, muntaia polizialen aurkako manifestazio baten aurrean, 2016ko urriaren 22an. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 14a
19:21
Entzun 00:00:0000:00:00

"Berriz ere babesgabetasun izugarrian ikusten ditugu gure buruak mozal legeak okupazio indarrei ezarri dien eskumen bidegabeekin",  adierazi du taldeak. Ohartarazi duenez, "arrazoi gabeko zigorrak" jaso dituzte lege hori oinarri hartuta, "gazte edota kontzientziadun pertsona aktiboa izateagatik".

Azken urtean, 4.600 euro ordaindu behar izan dituzte Altsasuko herritarrek "isun politikotan", eta azken zazpi urteetan kopurua 45.000 euro ingurukoa izan dela nabarmendu dute. "Haien hitza da gurearen aurka".

"Errepresio ekonomikoaren" helburua herri mugimenduaren aurka jotzea dela salatu du taldeak. Era horretan, azaldu dute, isunak ordaintzeko dirua biltzen ematen dute eragileek denbora, "bakoitzak bere lana egin beharrean".

Joan den otsailean, Guardia Zibilak Altsasuko kintoei mehatxu egin ziela salatu zuten.

Isunen taldetik jakinarazi dute isunak ordaintzeko diru bilketarekin lagundu nahi izanez gero, mezu bat bidali dezaketela interesatuek [email protected] helbidera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.