Atxiloketak

Guardia Zibilak Amaia Urizar atxilotu eta Kepa Suarezen etxea miatu du

22 urteko Amaia Urizar atxilotu du gaur goizean Guardia Zibilak Bilbon, eta Madrilera eraman dute indar armatu horren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzara. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu dute Urizar, eta ETArekin zerikusia izatea leporatzen diote. Arratsaldean, berriz Bilboko Iturribide kaleko 26. atarian etxe bat miatu du Guardia Zibilak. Askatasunak jakinarazi duenez Iturribideko etxea Kepa Suarez preso ohiarena da. Suarez ez zegoen etxean, eta miaketan haren neska laguna eta beste lagun bat izan dira. Kaxa batzuk atera dituzte. Gero, garajea eta trastelekua miatu dituzte, baina ez dute ezer atera. Espainiako informazio iturriek jakinarazi dutenez, astelehenan atxilotu zuten Haritz Totorikarekin lotuta egin dituzte gaur atxiloketa eta miaketa.

2004ko urriaren 29a
20:23
Entzun
Nafarroa kaleko 12. atarian atxilotu dute Urizar goizeko 06:20 aldera, eta Guardia Zibilak Efe albiste agentziaren bidez jakinarazi duenez hainbat dokumentazio atzeman dute etxebizitza horretan. Askatasunak agertu du Guardia Zibilak guztia grabatu duela bi kamerarekin.

Guardia Zibileko iturriek gaurko atxiloketa joan den astelehenean atzemandako Haritz Totorikarenarekin dagoela lotuta agertu dute, eta operazioa oraindik zabalik dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.