Guraso bakarreko familien akreditazioa indarrean sartu da

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk egiten ahalko dute akreditazioa eskuratzeko eskaera; aukera hori dutenen %80 emaztekiak dira.

Ume bat eta guraso bat, eskutik helduta, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Ume bat eta guraso bat, eskutik helduta, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
2026ko urtarrilaren 1a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren hasieran onartu zuen guraso bakarreko familien akreditazioaren arautzea, eta gaur sartu da indarrean; jada eskatu daitezke ziurtagiriak. Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk egiten ahalko dute eskaera, eta eskaria egiten ahal dutenen %80 emaztekiak dira. Ziurtagiri hori jaso eta gero, kasuan-kasuan dagokion sailak, instituzioak edo erakundeak ezarriko du familia bakoitzak zer onura izanen dituen. 

Bertzeak bertze, familia horiek aukera dute kontziliazioari lotutako laguntzak jasotzeko, bi gurasoko familiek jasotzen dituztenak baino %30 gehiagokoak. Gainera, hazkuntzarako laguntzak eguneratzen direnean, guraso bakarreko familiak eta familia ugariak parekatuko dituzte. Hau da, haur bakoitzeko 200 euroko diru laguntzaz gain, bertze ehun euroko laguntza ere emanen zaie guraso bakarreko familiei, haurrak 7 urte bete arte.

Jaurlaritzak jakinarazi du, halaber, guraso bakarreko familien bi eredu onartzen dituztela: guraso bakar bat dutenak, eta bi guraso dituztenak, baina familiaren ezaugarriengatik «guraso bakarreko familien egoeran» daudenak —haurraren zaintza gurasoetako bakar batek duenean, indarkeria matxistako kasuengatik, erraterako—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.