GuraSOSek ez ditu ordaindu beharko GHK-k erreklamatzen zizkion epaiketa kostuak

GuraSOS elkarteko eledunak, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
GuraSOS elkarteko eledunak, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gotzon hermosilla
2025eko azaroaren 17a
20:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako Lehen Instantziako 1. epaitegiak aintzat hartu du GuraSOS elkarteak aurkeztutako eskaera, eta, hortaz, ez ditu ordaindu beharko GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak erreklamatzen zizkion kostu judizialak. GHK-k eskaera bat egina zuen, elkarteko zuzendaritzako kideek orotara 8.420 euro ordain zezaten, eta errekerimendu bat ere igorri zion elkarteari, ohartaraziz hainbat ekinbide judizial abian jarriko zituztela eskaera bete ezean.

GuraSOSen ustez, badago erakunde publikoen estrategia bat elkartea «ekonomikoki itotzeko», eta uste dute hura gelditzea lortu dutela oraingo epaiaren bidez. Kezka azaldu du jarrera hori dela eta: «GuraSOSek irregulartasun larriak salatu ditu erraustegiaren kudeaketan, eta GHK-k, barne ikerketak hasi eta erantzukizunak argitu beharrean, elkarte salatzailea mehatxatu eta hari eraso egiten dio». Elkartearen ustez, herritarrek egindako kontrola «desagerraraztea eta ezabatzea» da horrelako ekinbideen xedea. 

Elkarteak esan duenez, hasieran Gipuzkoako Foru Aldundia ahalegindu zen GuraSOSi «zilegitasuna ukatzen» erraustegiaren ingurumen baimenari helegitea jartzeko, baina estrategia hori «indarrik gabe» gelditu zen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak martxoaren 24an plazaratutako epaiaren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.