POLITIKA

'Gure esku dago' ekinbidearen aurkezpenera joateko gonbita egin dute

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika etzi aurkeztuko dute Ficoban, Irunen, 11:30ean. Ekitaldi irekia izango da. [Youtube]http://youtu.be/jNzZIfEzia0[/Youtube]

jon olano
2013ko ekainaren 6a
15:12
Entzun

Datorren larunbatean aurkeztuko dute 'Gure esku dago', erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika. Irungo Ficoban egingo dute aurkezpena, eta herritarrei dei egin diete bertara joatera. 11:30ean hasiko da ekitaldia, eta bideo bat prestatu dute aurkezpenaren berri emateko.

Dinamika "herritarra" dela azaldu dute, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekinbideei "erreferentzia eta aterkia" ematea du helburu.

Hainbat lagunek emana diote babesa. Besteak beste, Ander Iturriotz EHUko Soziologia irakasleak eta Iñigo Urrutia EHUko Zuzenbide irakasleak erabakitzeko eskubidearen aldeko euren argudioak azaldu dituzte bideo batean. Hogei musikariren baino gehiagoren arteko lankidetzan, abesti bat prestatu dute, eta bideokliparen aurrerapen bat sarean jarri (bideoa).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.