Gutierrez berriro espetxeratu izana salatu dute Algortan
Bi mobilizazio egin zituzten atzo iluntzean, Sarek deituta, Iñigo Gutierrez presoa bigarren gradura itzularazi dutela salatzeko. Algortan (Bizkaia), martxa bat egin zuten, 20:00etan Telletxetik abiatuta. Iruñean, berriz, elkarretaratze bat egin zuten 18:30ean Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Hiru aste dira Gutierrez Aranjueztik (Madril, Espainia) Zaballara (Gasteiz) lekualdatu zutela. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki zuen Gutierrez hirugarren gradura aldatzea. Arrazoietako bat izan zen Izadi alaba zaintzeko ardura hartu beharra. Hura Maria Lizarraga amarekin —egun Zaballan dago preso— bizi zen espetxean, urtarrilaren 23an 3 urte bete zituen arte.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu