Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa

'Habeas corpusa' eskatuko dute atxilotuentzat

Enekoitz Etxeberria abokatuak azaldu duenez, 'habeas corpus'-a eskatuko dute bart gaueko polizia operazioan atxilotutako zortzi lagunentzat. Izan ere, 'Egunkaria'-ren aurkako operazioan atxilotu zituztenek torturak jasan zituztela aintzat hartuta, orain Guardia Zibilaren esku daudenek tratu txarrak jasotzeko arriskua dutela uste du Etxeberriak. Kezka bera agertu du Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zein 'Berria'-ko zuzendariak eta operazio hartan torturatua izan zenak. Kezka bera agertu dute hainbat politikarik eta gizarte eragilek.

2003ko urriaren 16a
16:35
Entzun
"Txartel guztiak dauzkagu atxilotuak modurik basatienean torturatuko dituztela pentsatzeko. Utz gaitzatela bakean behingoz". Adierazpen labur bezain zorrotz horiek egin ditu Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko eta 'Berria'-ko zuzendariak. 'Egunkaria'-ren aurkako operazioanatxilotu zuten Otamendi eta Guardia Zibilaren esku torturak jasan zituela salatu zuen. Joan den astean bertan, Theo Van Boven Nazio Batuetako torturari buruzko kontalariari eman zion tratu txar horien berri.

Enekoitz Etxeberria abokatuak, berriz, atxilotutako guztiak "errugabeak" direla aldarrikatu du, ez dutela ETArekin inolako zerikusirik eta ez dagoela haien aurkako batere frogarik. Ondorioz, lehenbailehen atxilotuei deklarazioa hartzeko eskatu dio Juan de Olmoepaileari. Halaber, otsailaren 20ko operazioan izan ziren tortura aurrekariak aintzat hartuta, habeas corpus -a eskatuko dutela jakinarazi du.

Otamendik eta Etxeberriak ez ezik, hainbat politikarik eta gizarte eragilek adierazi dute atxilotuek jasango duten tratuaren inguruko kezka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.