Atxikimendu sorta zabala jaso du gaur arratsaldean Arrasaten (Gipuzkoa) AHTaren kontra egingo den manifestaziorako deialdiak. AHT Gelditu! Elkarlanak egindako deiari lotu zaizkio kolore eta klase askotako eragileak. Sindikatuak daude tartean: LAB,EILAS, ESK eta EHNE... Talde ekologistak: Lurra, Eguzki, Ekologistak Martxan... Talde politikoen artean, besteak beste, ezker abertzaleak eta Alternatibak eman diote sostengua mobilizazioari. Gazte mugimenduko hainbat talde eta bestelako gizarte eragile ugari ere batu zaizkio protestari.
Debagoieneko lau alkatek, halaber, deialdi bateratua egin dutemanifestazioan parte hartzeko. Eusebio Villar Leitz Gatzagako alkateak, Asier Agirre Aramaioko alkateak, Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkateak eta Ino Galparsoro Arrasatekoak, AHTak eskualderako ekar ditzakeen ondorioez ohartarazi dute, eta egitasmoa bertan behera uzteko eskaria plazaratu dute. «Herrienbeto eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Hau da, herri kaltetuek beraiek erabaki beharko dute azpiegitura hori eraikitzea nahi duten edo ez, eta gainontzeko erakunde publikoek hori errespetatu beharko dute». Horretan oinarritu dute parte hartzeko deia.
18:00etan abiatuko da manifestazioa, Arrasateko plazatik. AHT gelditzera goaz! izango da mobilizazioaren lelo nagusia.
Hainbat eragile batu zaizkio gaur AHTaren aurka egiteko deialdiari
Arrasateko plazatik, 18:00etan irtengo da manifestazioa; deiaren alde Debagoieneko lau alkatek bat egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu