Bilboko Aste Nagusiko bigarren egunean hamahiru lagun atxilotu dituzte, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Horietako bat indarkeria matxista egotzita hartu dute atxilo, eta beste hiruri lesio delituak egotzi dizkiete.
Gainera, zazpi lagun atxilotu dituzte egunean zehar lapurretak egiteagatik. Bilboko Udaltzaingoaren datuen arabera, horietako bi sakelakoak lapurtzeagatik atxilotu dituzte.Â
Jai eremuan zortzi lagun atzeman dituzte; hau da, txosnagunean eta kontzertuak egiten diren guneetan, besteak beste. Gainerako bost atxilotuak hiriko beste eremu batzuetan atxilotu dituzte.
Aste Nagusiko bigarren eguna lehenengoaren ildo beretik jo du; herenegun bederatzi lagun atxilotu baitzituzten.
135Aste Nagusian indarkeria matxistari aurre egiteko prestakuntza jaso duten pertsonak Bilboko alkate Juan Mari Aburtok indarkeria matxista arbuiatu du gaur, Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean. Gainera, gogorarazi du 135 laguni «prestakuntza berezia» eman zaiela «indarkeria matxistaren eraginak apaltzeko». Autobus gidariak eta ostalariak dira, besteak beste, formakuntza hori jaso dutenak.

