Hamaikabatek «abertzaletasun irekia» aldarrikatuko du Aberri Egunean

«Aberri burujabea, iraunkorra eta esplotaziorik gabekoa» aldarrikatzeko deia egin du Zutik-ek

Erredakzioa
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Manuel Irujoren irudia ardatz hartuta ospatuko du Hamaikabatek (H1) Aberri Eguna. Iñaki Galdos Hamaikabateko presidente eta Donostiako alkategaiak azaldutakoaren arabera, Irujo abertzaletasun historiko eta instituzionalaren «pizgarri» izan zen, eta hark bezala, Hamaikabatek ere «abertzaletasun irekia, soziala, errealista, plurala, osatua eta itunzalea» aldarrikatuko du Aberri Egunean. Izan ere, Galdosen ustez, «garai berrietara» egokitzeko gai den diskurtsoa izateaeta «ikuspegi ireki batetik» herria eraikitzea da abertzaletasunaren erronka nagusiena.

Galdosek jakinarazi duenez, Donostiako Urgull mendian eta sare sozialetan ospatuko du Hamaikabatek Aberri Eguna. Sarean, Irujoren ibilbidea eta abertzaletasunaren erronkak aztertzen dituen bideo bat jarriko du alderdiak.

Zutik Gorripidea

Bestalde,Zutik Gorripideak ohar bat kaleratu du Aberri Egunari begira. Helburu nagusia bakea lortzeabada ere, bestelako alorrak ere ezin direla albo batean utzi iritzi dio Zutik-ek, besteak beste, ingurugiroari dagozkionak. Hala, Aberri Egunean, aberri libre eta burujabea ez ezik, iraunkorra eta «esplotaziorik gabea» ere aldarrikatzera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.