Hamar dira angula trafikoaren kontrako operazioan atxilotutakoak

Gipuzkoan atxilotu dituzte lau pertsona, eta Lapurdin sei. 445 kilo angula konfiskatu dituzte, horietatik 28 bizirik.

Angula arrantzale batzuk, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Aangula arrantzale batzuk, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
inaut matauko rada
2026ko martxoaren 23a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Guardia Zibilak angulen trafikoaren kontrako operazioaren balantzea berritu du, eta azkenean hamar izan dira angulekin trafikatzea egotzita atxilotu dituztenak —martxoaren 13an jakinarazi zuten zortzi lagun atxilotu zituztela—. Horietatik lau Gipuzkoan atxilotu dituzte, eta sei Lapurdin. Guardia Zibilak eta Jendarmeriak Europolen laguntzaz egin dute operazio hori, eta 445 kilo angula konfiskatu dituzte guztira, horietatik 28 kilo bizirik.

Guardia Zibilaren azken txostenaren arabera, Gipuzkoan eta Lapurdin aritzen zen ezkutuko arrantzale sare baten parte ziren atxilotuak, eta arrantzatutako angulak osasun kontrolik gabe saltzen zituzten. Miaketa nagusia Usurbilgo (Gipuzkoa) Aginaga auzoan egin zuten, baina beste enpresa eta haztegi batzuetan ere egin zituzten azterketak. Gipuzkoan, izoztutako 407 kilo angula topatu zituzten, eta bizirik zeudenen beste 28 kilo; horrez gain, Poliziaren esanetan justifikatu gabe zeuden 65.000 euro atzeman zituzten eskudirutan.

Lapurdin, berriz, sei miaketa egin zituzten, eta izoztutako hamar kilo angula eta 13.000 euro eskudirutan topatu zituzten. Atxilotutakoei bankuetako aktiboak ere blokeatu egin dizkiete —416.000 euroren banku aktiboak dituzte, polizien arabera—, eta 2,8 milioi euroren autoak eta higiezinak enbargatu dizkiete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!