Politika

"Harremanetatik negoziazio fasera" igaro behar dela uste du Batasunak

Konpobidea bideratzeko mahaiaren eraketa gehiegi ari da atzeratzen Batasunaren iduriko; hain zuzen ere, mahai hori eratzea eta akordiorako oinarriak jartzen hastea lehentasunezkoa dela adierazi du Joseba Permach mahaikideak. "Harremanetatik negoziazio fasera" igarotzeko garaia dela nabarmendu du. Ildo horretatik, dei berezia egin die eragile politikoei mahaia eratzeko urratsak eman ditzaten.

2006ko maiatzaren 16a
17:27
Entzun
ETAk su-eten iraunkorra eman zuenetik bi hilabete igaro direla nabarmendu du Permachek, eta alderdiko politiko gehienen aldetik ez dela oraindik konponbidean aurrera egiteko urratsik sumatu. "Orain dela hilabete batzuk galdetuko baligute su-eten bat egon eta hurrengo urratsa zein izango litzatekeen, denok erantzungo genuke konponbiderako mahaia osatzea litzatekeela. Orain, bi hilbate pasa direnean, ordea, alderdi politiko nagusi batzuen aldetik entzun dugun gauza bakarra da mahaiaren osaketa atzeratu egin behar dela", kritikatu du.

Batasunaren iritziz mahai hori abian jartzea atzeratzeko aitzakiarik ez dagoela erantsi du; areago, hori dela lehentasuna. Horretarako, alderdiek "harremanetatik negoziazio fasera" igarotzeko konpromisoahartu behar dutela iritzi dio. "Euskal Herriko eragileek konpromisoa hartu behar dugu lehenbailehen gure arteko harremanetatik negoziazio politikora igaro, eta lehenbailehen lehen akordio bat egiteko. Konponbiderako mahaia eratuko due akordi horrek,etamahaian egon behar duten autodeterminazio eta lurraldetasunaren korapiloak askatzeko borondate irmoa izan behar du".

Ildo horretatik, eragile politikoei ardura politikoz jokatzeko eta mahaia eratzeko urratsak emateko eskatu die Permachek, bereziki, EAJ, EA, PSE, PSN eta PSri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.