Korrika

Hasi da Korrika, Boisen

Boiseko (AEBak) ikastolako haur talde batek Korrika txikia egin du.

jarraia164784.jpg
2019ko apirilaren 4a
10:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Gurean arratsaldean abiatuko da 21. Korrika Garestik (Nafarroa). Baina ozeanoaren beste aldean dagoeneko hasi dute euren Korrika txikia. Boiseko ikaskolako haur talde batek eskolako atarian egin du lasterka Korrikaren pankarta bat eskuetan hartuta. Bideoa sare sozialetan zabaldu da.

Boiseko euskal diasporak lotura handia du Euskal Herriarekin, eta horren froga ikastoletan ez ezik hiriburuan ere elkartu direla Korrikaren aldeko argazkia ateratzeko.

Ohikoa izaten da Euskal Herrian Korrika egiten denean, nazioartean bizi diren euskal komunitateko kideek ere harekin bat egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.