Haurrak etxean bakarrik uztea leporatuta, andre bat atxilotu dute Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo goizean andre bat atxilotu zuten Bilbon ertzainek, seme-alabak —hiru ume, 2 eta 4 urtekoak eta zortzi hilabetekoa— etxean bakarrik uztea egotzita. Telefono dei baten bidez jakin zuten ertzainek bi ume txiki etxe bateko balkoian bakarrik zeudela. Atea apurtuta sartu ziren ertzainak etxean, eta balkoian zeuden umeak ez ezik, txikiena ere aurkitu zuten, lurrean. Etxera itzuli zenean atxilotu zuten emakumea. Umeen aita bertaratzeko ere agindu zuten ertzainek, eta handik gutxira atxilotu zuten; aurrez bete gabeko bi espetxeratze agindu zituela ikusi zuten. Badaezpada ere, ospitalera eraman zituzten hiru haurrak, eta ondoren gizarte zerbitzuek hartu zuten haien ardura. Laguntza zentro batera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.