Hezkuntza

Haurreskoletako hezitzaileen %43k egin dute bat grebarekin, Jaurlaritzaren arabera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, greban parte hartu dute unibertsitatez besteko hezkuntza publikoko profesionalen %22k. Osakidetzan, berriz, jarraipena %11,8koa izan dela adierazi du.

Andoaingo Aita Larrameni ikastolan, mantalak zintzilik, gaurko grebarako deialdiaren ikur. BERRIA
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko martxoaren 8a
09:57
Entzun

Emakumezkoen greba hezkuntza arloan izaten ari den jarraipenari buruzko datuak eman ditu Jaurlaritzak. Ikastetxe publikoen %75etan izandako parte hartze datuak bildu ditu, eta, horien arabera, unibertsitatez besteko hezkuntzako profesionalen %21,92k egin dute bat grebarekin —irakasleak eta irakasle ez diren hezkuntzako langileak barne—.

Haurreskolak Partzuergoan, berriz, handiagoa izan da parte hartzea. Lanean ari diren 1.247 hezitzaileetatik, %43k parte hartu dute mugimendu feministak deitutako greban.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, berriz, Osakidetzako langileen %11,8k egin dute bat grebarekin.

Bizkaian izan du eragin apalena mobilizaziorako deialdiak. Langileen %10,73k parte hartu dute mobilizazioan herrialde horretan, datu ofizialen arabera. Araban, %12,36koa izan da jarraipena, eta, Gipuzkoan, %13,30ekoa.

Administrazio orokorrean, grebaren jarraipena %21,29koa izan dela adierazi du Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.