EUSKAL SELEKZIOA

Hautatzaileek 18 jokalari deitu dituzte igandean San Mamesen Galesen aurka jokatzeko

Hemezortzi jokalari deitu dituzte hautatzaileek igandean Galasen kontra selekzioak jokatuko duen partidarako: Riesgo, Lopez Rekarte, Labaka, Garrido, Mikel Alonso, Xabi Prieto eta Gabilondo Realetik, Lafuente, Guerrero, Etxeberria, Urzaiz eta Fernando Llorente Athleticetik, Krutxaga, Puñal eta Raul Garcia Osasunatik, Sarriegi eta Edu Alonso Alavestik eta Ivan Campo.

2006ko maiatzaren 17a
19:47
Entzun
Euskadiko selekzioak denboraldiko bigarren partida jokatuko du igandean (San Mames 20:45) Galesen aurka. 1979. urtetik lehen aldia da. Urte horretan Irlandaren aurka aritu zen abuztuan (4-1), eta Bulgariaren aurka abenduan (4-0). Hemezortzi jokalari deitu dituzte hautatzaileek igandean Galesen kontra selekzioak jokatuko duen partidarako: Riesgo, Lopez Rekarte, Labaka, Garrido, Mikel Alonso, Xabi Prieto eta Gabilondo Realetik; Lafuente, Guerrero, Etxeberria, Urzaiz eta Fernando Llorente Athleticetik; Krutxaga, Puñal eta Raul Garcia Osasunatik, Sarriegi eta Edu Alonso Alavestik eta Ivan Campo.

Toshack Galesko entrenatzaileak itxura ona eman gurako du bere «bigarren etxean». Galestarrak, gainera, sekula ez du ontzat eman porrota. Lagunartekoetan ere ez. Euskadiko hautatzaileek ez dute dudarik norgehiagoka gaitza izango dela. «Talde gogorra eta gaitza da. Halere, Euskadi ezin da makurtu. Eurentzat ere neurketa gaitza izango da», azaldu du Mikel Etxarri hautatzaileak.

Galesi aurre egiteko hutsune nabarmenak izango ditu Euskadiko Selekzioak. Asier del Hornok eta Xabi Alonsok Munduko Kopa jokatuko dute Espainiarekin, eta ezin izango dute jokatu. Min hartutakoak ere badira, gainera: Yestek, Ociok, Mendietak eta Artetak ere ezin izango dute igandean jokatu. «Guztiekin egon gara berbetan. Gustura etorriko zirela esan digute, baina ezin izango dute parte hartu. Deialdian aldaketa batzuk egin behar izan ditugu. Halere, aurrekusita genuen aldaketak egin beharko genituela», adierazi zuen Iribarrek.

Hutsuneak egongo dira baina baita berritasunak ere. Hiru jokalarik debuta egingo dute Euskadirekin: Iñaki Lafuentek, Javi Garridok eta Iker Sarriegik lehen aldiz jantziko dute Euskadiko elastikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.