Populazioa

Hego Euskal Herriak ia 18.000 biztanle irabazi ditu urtebetean

Etorkinek bultzatu dute hazkuntza, joandakoen eta heldutakoen arteko saldoa positiboa baita, 24.400 pertsona ingurukoa.

Tutelatuak izandako Gipuzkoako gazte atzerritarren agerraldia, martxoaren 10ean. Etorkinek goratu dute populazio kopurua Hego Euskal Herrian. JUAN CARLOS RUIZ /  FOKU
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 8a
17:41
Entzun

Jaiotze tasa oso apala izan arren, Hego Euskal Herriak biztanleria handitzen jarraitzen du, migrazioari esker. Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen datuen arabera, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2.845.797 pertsona bizi ziren urtarrilaren 1ean, hau da, iaz baino 17.971 pertsona gehiago.

Hazkundea ez da gertatu bertako populazioaren aldaketarengatik, Hegoaldeak 6.339 biztanle galdu baititu bertan jaiotakoen kopuruari hildakoak kenduz gero. Kontuan hartu behar da datuak COVID-19 gaitza hemen zabaldu baino lehenagokoak dira, eta, beraz, ez dituela kontuan hartu izurriak hil dituenak.

Atzerritik heldutakoek bultzatu dute gora populazio kopurua. Kalkulatu dutenez, joan direnak baino ia 24.400 pertsona gehiago heldu dira. Horren eraginez, populazioa %0,52 handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1,01 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.