Hendaiako atxikitze zentroko migratzaileek protesta egin dute

Atzo iragan ziren gertakariak, mugako Polizia iritsi zen arte: atxilotutako zenbait migratzailek jatekoari uko egin, eta orduan hasi ziren tirabirak.

Peio Dufau eta Colette Capdeviellek Hendaiako atxikitzen zentroa bisitatu zutenean, ekainean. GUILLAUNE FAUVEAU
Peio Dufau eta Colette Capdeviellek Hendaiako atxikitzen zentroa bisitatu zutenean, ekainean. GUILLAUNE FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko azaroaren 24a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hendaiako atxikitze zentroan atxikiak direnak zaintzaileei oldartu zitzaizkien atzo. Batek jateari uko egin, eta orduan hasi ziren tirabirak: Ici Pays Basque irratiak jakinarazi duenaren arabera, janaria bota zuten, eta zenbait kamera andeatuak izan dira. Halere, zauriturik ez da izan. Zaintzaileek mugako Poliziari dei egin zioten laguntzera etor zitezen, giroa baretzera.

Hendaian dagoen atxikitze zentroan, nagusiki migratzaileak dituzte atxikitzen, administratiboki legez kanpo direlakoan mugan harrapatzen dituztenak. Peio Dufau eta Colette Capdevielle Ipar Euskal Herriko diputatuek ekainean bisitatu zuten zentroa, aitzinetik abisatu gabe: egoitzaren gabeziak azpimarratu zituzten, eta salatu han atxikiak direnei ez zaizkiela ematen zenbait zerbitzu; izan ere, ez dute ez Internet erabiltzeko, ez aktibitateak egiteko, ez liburuak eskuratzeko, ezta bisitak hartzeko eskubiderik ere. «Kartzelan baino okerragoa» da egoera, bi diputatuen ustez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.