Heriotzen datuak biltzen hasi da Erregistro Zibila
Hilkortasuna nabarmen handitzen ari dela ikusita, Espainiako Gobernua informazioa eskatzen ari zaie Hego Euskal Herriko Erregistro Zibileko bulegoei. Justizia Ministerioak azaldu du larunbatean bidali zietela, egunero igortzeko hilei buruzko datuak. Ministerioan datuak eskatu ditu BERRIAk, baina erantzun dute egun batzuk pasatu arte ez dituztela emango. EAEko Justizia Auzitegi Nagusian eta Nafarroakoan ere egin du eskari bera, eta erantzuna ere bera izan da. Erregistro Zibileko datuek modua jarriko dute zehatzago aztertzeko hilak non eta noiz ugaritu diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu