Herri galdeketarekin aurrera egitea ebatzi du Etxarriko Udalak

Etxarri Aranatz «Europako estatu independente berri bateko parte» izateari buruz galdetuko dute

Erredakzioa
2013ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herri galdeketarekin jarraitu edo ez erabakitzeko osoko bilkura egin zuten ostiralean Etxarri-Aranatzen (Nafarroa), eta aurrera egitea erabaki zuten. Galdeketaren alde bozkatu zuten Bilduko sei zinegotzik eta NaBaiko hiruk, eta kontra PPko bakarrak. Honela dio onartutako testuak: «Modu natural eta normalizatu batean erakutsi nahi dugu Etxarri Aranazko herriak baduela heldutasun demokratiko nahikorik, gai honen inguruan bakoitzak bere iritzia askatasunez emateko».

27/2007 Foru legearen arabera, erroldaren %10aren babesa behar dute herri galdeketa egiteko, eta Etxarri 2012+1 ekimenak360 sinadura ditu. Honako galdera hau egin nahi dute: «Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerri izanda, Europako Estatu independente berri baten parte izatearekin?»

Udal batzarrean onartu zuten testuak dio «benetako demokraziaren balioetan» sakondu nahi dutela, «hala nola herritarren elkarbizitzan, parte hartzean edota herritarren iritzia aintzat hartzean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.